FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek udalen zorra aurre egiteko duten benetako ahalmenari egokitzeko eskatu du


FEMPek zorpetze-portzentajea egokitzea nahi du, finantza-egoera onean dagoen eta maileguak amortizatzeko arazorik ez daukan toki-erakunde bakar bat ere Gobernuak iragarritako neurrietatik kanpo gera ez dadin. Federazioaren Batzorde Betearazleak proposatuko du gainera, 2010. urterako eta salbuespen gisa, zorra gastu arruntei aplikatu ahal izatea, gizarte- eta hezkuntza-gastuei, batez ere.


FEMPeko Batzorde Betearazleak, gaur Madrilen bilduta eta kide guztiak bat etorrita, ebazpen bat onartu du. Bertan, Gobernuak zorpetzeko debekua bertan behera uzteko hartu duen erabakia “aurrerapauso garrantzitsutzat jo du, finantzen aldetik hobeto dabiltzan toki-erakundeek inbertsio-planak eta gizarte-politikak aurrera eramaten jarraitu ahalko dutelako.Hala ere, Errege Dekretua aplikatzeko orduan, urte anitzeko proiektuak edo beste erakunde publiko batzuekin batera finantzatutakoak kontuan hartzeko eskatzen du.
 
FEMPek eskaera horiek arrazoitzen ditu esanez, hasiera batean zorpetze-portzentajea diru-sarrera arrunten % 75ean jarrita, finantza-egoera ona duten udal, diputazio eta irletako kontseilu eta kabildo asko Gobernuaren neurritik kanpo geratuko direla.
 
Ebazpenaren testuak, zorra ordaintzeko epea ekitaldian bukatzen bada, salbuespen gisa zorra berriro finantzatzeko aukera emateko eskatzen du, eta zorra zorpetze-mugaren barruan ez dadila sar.
 
Ebazpenean, udalek hornitzaileei zor dietena ordaindu ahal izateko dagoen ICO kreditu-lerroa berehala bideratzeko eskatzen dio FEMPek Gobernuari. Kreditu-lerro hori merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen legean laugarren xedapen gehigarrian dago jasota.
 
Defizita gutxitzeko konpromisoa
 
FEMPeko Batzorde Betearazleko alkateek adierazi dute Espainiako tokiko gobernuek aho batez egin dutela bat, arduraz eta zehaztasunez, Espainiako Gobernuak defizit publikoa gutxitzeko hartutako neurriekin, baita krisi ekonomikoa gainditze aldera gastua murrizteko hartutako beste neurri batzuekin ere.
 
Ebazpenean adierazten dutenez, neurriokin bat egiteak, aurrekontuari dagokionez, politika publiko latzak eta zorrotzak ekarri ditu, baina hori ez da oztopo izan oinarrizko zerbitzu publikoen kalitate-mailari eusteko, eta herritar guztiek aukera berdinak izateko alde horretatik.
 
Halaber, ohartarazten dute egungo egoera ekonomikoaren ondorioz tokiko gobernu asko egoera zailean daudela likidezia ezagatik, eta arazoak dituztela hornitzaileekin dituzten ordainketa-konpromisoak betetzeko; horregatik, beharrezkotzat jotzen dute “ neurri osagarriak hartzea, datozen hilabeteetan gastu arruntaren finantziazioari behar bezala aurre egin ahal izateko
 
Gogoratuko duzuenez, FEMPeko Batzorde Betearazleak, ekainaren 29ko bileran, 2011n tokiko gobernuei epe luzean zorpetzeko muga kentzeko eskatu zion Gobernuari. Uztailean eta abuztuan, tokiko erakunde askok onartu dituzte, osoko bilkuretan, ildo horretako mozioak.
 
Hitzarmenak
 
Batzorde Betearazleak bi lankidetza-hitzarmenen edukia ere onartu du. Hitzarmenak Milurteko honetako garapen-helburuak lortzeko Nazio Batuen Kanpainaren inguruan, batetik, eta Kultura Ministerioarekin, bestetik, sinatuko dira laster.
 
Lehenengoak lankidetza esparru egonkorra ezarriko du Espainiako tokiko gobernuetan Milurtekoaren helburuak bultzatzeko, herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko ekimenen bidez.
 
Bigarrenak tokiko eta probintziako Kultura Behatokien eta Ikastegien jarduerak koordinatzeko balioko du, tokiko kultura-errealitatearen egoera islatzen duten lanen eta azterketen bidez, eta udalek egiten dituzten kultura-politikak aztertuta.
 
Herritarren arteko bizikidetza
 
Batzorde Betearazleari FEMPek joan den irailaren 8an “la Caixa” Gizarte-ekintzarekin kultura-aniztasun handiko udalerrietan bizikidetza sustatzeko proiektu berri bat abian jartzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren berri eman zaio.Bi entitateek ekimen hori sustatzeko eta ezartzeko ekintzak egingo dituzte batera. Lan eta Immigrazio Ministerioak ere parte hartzen du ekimen horretan.
 
Proiektua hamabost udalerritako 17 lurralde edo auzotan egingo da, bertako gizarte-entitateen eta FEMPen laguntzaz, eta kultura-aniztasuna kudeatzeko orduan esku-hartze komunitarioko erreferentziazko eredua sortzeko helburuarekin.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

14/09/2010

> Ir a la videoteca_x