FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Pedro Castrok beste behin adierazi du hiriak benetan konprometituta daudela auto elektrikoekin


FEMPko presidente Pedro Castrok adierazi du tokiko gobernuek apustu gogorra egin dutela Espainiako herrietan auto elektrikoek benetan lekua izan dezaten, eta horretarako, beste neurri askoz gain, udaleko zerbitzuetarako erosten eta erabiltzen saiatuko direla aldarrikatu du.


Ibilgailu Elektrikoaren Estrategia Integralaren aurkezpen-ekitaldian izan da  Pedro Castro. Madrilen izan zen aurkezpena, Espainiako gobernuburu José Luis Rodríguez Zapatero gidari zela, eta hainbat partehartzaile bikain bildu ziren bertan: Industria, Turismo eta Merkataritzako ministro, Miguel Sebastián; Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia; ibilgailu elektrikoaren ezarpenean jarduten diren sektoretako enpresatako exekutibo nagusiak; eta halako ibilgailuen garapenean parte diren administrazioetako sindikatuak eta ordezkariak.
 
Getafeko alkateak nabarmendu zuen alkateen esku egongo dela ibilgailu elektrikoen aukeren eta onuren berri ematea; horretan jardungo dira aurrerantzean; besteak beste: lehentasuna emango diete edo ibiltzen utziko ibilgailuentzat itxitako lekuetan, eta karga eta deskargago ordutegiak zabalduko dituzte. Horrez gain, ibilgailua kargatzeko hainbat puntu jarriko dituztela esan zuen, bai eta zenbait gune berezi ere larrialdiko kargak egiteko ezinbesteko zerbitzuak ematen dituzten ibilgailuentzat (zaintza medikoa edo polizia), edota taxi edo beste talde batzuentzako.
 
Pedro Castrok gaineratu zuen ahalegin garrantzitsu hau aurrera aterako bada, ezinbestekoa dela hiru administrazioak, energiaren sektoreko enpresak eta fabrikatzaileak elkarrekin jardutea. “Gu geu, udaletxeak, sinistuta gaude honelako ekimenak benetan garrantzitsuak direla, hiri osasungarriagoak, jasangarriagoak, ganorazkoagoak eta ekonomikoki nahiz teknologikoki lehiakorragoak izaten lagunduko dutelako”. Halaxe esan zuen.

Gobernuaren helburua da 2014. urtean, ibilgailu elektriko puruak eta entxufatzeko moduko hibridoak kontatuta, 250.000 ibilgailu elektriko izatea jada. Horretarako, zenbait neurri hartu eta bi urteko Ekintza-plana prestatzea aurreikusi dute, udaletxeek zuzenean parte hartzeko moduko ekintza zehatzak  egiteko; adibidez,  Mugikortasun Elektrikoaren aldeko Hiria zigilua aterako da, tokiko erakundeak halako ibilgailuen erabilera bultzatzeko egindako ahaleginaren aitorpena. FEMPrekin hitzarmen konkretu bat sinatzeko aurreikuspena ere badago, ibilgailu elektrikoaren berri eman eta erabilera zabaltzeko. Neurri horiek 50.000 biztanletik gora daukaten 145 udalerrietan aplikatuko dira.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

07/04/2010

> Ir a la videoteca_x