FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Iberoameriketako alkateak hezkuntzaren alde


Pasa den urriaren 16an, Iberoameriketako alkate batzuek argi azpimarratu zuten Mar del Plata hirian benetan konprometituta daudela hezkuntzarekin, ikusirik ondasun publikoa eta eskubide soziala dela; eta beren estatuko, eskualdeko eta probintziako gobernuei eskatu zieten instituzioen arteko koordinazioa landu dezaten, hezkuntza arloko ministroek hezkuntzarako ezarritako helburuak praktikan jarri ahal izateko.Halaxe aldarrikatu zuten Iberoameriketako Alkateen V. Foroan, “Hezkuntza gizarteratzaile” izenekoan, bukaerako adierazpenean.


 
 
 
Espainiatik joandako ordezkaritza ez zen falta izan; han joan ziren Palentziako alkateorde Isabel Rodríguez buru zela. Hasierako ekitaldian hartu zuen parte, eta gogorarazi zuen 2010. urtea aldi berean Hezkuntzaren urtea izatea Iberoameriketan, eta Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren Kontrako urtea izatea Europan, “kausalitatea” zela –eta ez kasualitatea-; aldarrikatu zuen “hezkuntza funtsezko inbertsioa dela etorkizunera begira ekonomiaren, gizartearen eta gizadiaren aldetik:gizarte-bazterkeriaren kontrako bermea, eta gizartean gora egiteko motorra”.Enguera eta Ruteko, eta Villamayor-ko alkateek osatu zuten Espainiak Mar del Platara bidalitako ordezkaritza.
 
V. foroan, hezkuntza gizarteratzeko tresna moduan hartuta tokiko gobernuek betetzen duten papera aztertu zuten, eta, hainbat paneletan bananduta, hezkuntzaren kalitatea, herritarrentzako hezkuntzan tokian-tokian egindako ekarpenak, eskola uztea, gazteen hezkuntza edo hezkuntza publikoan sortutako eten digitalari buruz jardun ziren hizketan.
 
Halaber, Iberoameriketako herrialdeetako Hezkuntza ministroek Buenos Aires hirian, irailean, kaleratutako Adierazpena ere eman zuten jakitera, gizarteratzea indartzeko eta hiriak integrazio, elkartasun, iraunkortasun eta elkarbizitzarako gune bihurtzeko hezkuntza-estrategiaren alde egiten duena.
 
Iberoameriketako Alkateen V. Foroa urriaren 15ean inauguratu zuen, eta hurrengo egunean amaitu zuen bere lana, Mar del Plata hiriko Adierazpena aurkezteaz bat:“Gizarteratzeko helburua duen hezkuntza, tokiko gobernuen rola”; bertan jaso zituzten foroaren ondorioak eta hezkuntza integratzailearen eta kalitatezkoaren alde Iberoameriketako alkateek egiten duten apustua.