FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Zabalik da epea Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria bereizgarria lortzeko


Urriaren 31n amaitzen da Udalek “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” bereizgarria lortzeko eskabidea aurkezteko epea; ekimen horren bidez, aintzatespena eta prestigioa eman nahi zaie berrikuntza arloan ahalegin handia egiteagatik nabarmentzen diren eta, era horretan, produkzio-eredua aldatzen laguntzen dute udalei.


 
Berrikuntzako idazkari nagusiak, Juan Tomas Hernanik, eta Lurralde Lankidetzarako estatu-idazkariak, Gaspar Zarríasek, aurkeztu dute bereizgarri hau lortzeko deialdia. Bereizgarria lortzen duten udalak Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarean (IINNPULSO sarea) sartuko dira automatikoki, eta, horrez gain, beste hainbat onura izango dituzte; adibidez, hiri hauek lehentasuna izango dute instalazio zientifiko eta teknologiko egonkorrak bertan kokatzeko.         
Deialdi hau Berrikuntzako Estrategia Estatalaren laugarren ardatzean sartzen da; horren bidez, zehazki, lurralde-lankidetza indartu nahi du Gobernuak, berrikuntza lurralde osoan eta produkzio-sare osoan hedatzeko, enpresa txiki eta ertainetan bereziki.
2010ean bereizgarria lortzeko, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bereziki kontuan izango ditu proiektu berritzaileekin –Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Funts Estatalaren konturakoak– konpromisorik handiena erakutsi duten udalak.  Funts horren kontura, udalek 7.650 proiektu aurkeztu dituzte –proiektu guztien % 30–, eta inbertsioa 916 milioi euro ingurukoa da guztira.
Berrikuntzako idazkari nagusiak, Juan Tomás Hernanik, espresuki animatu ditu udal guztiak eskabidea aurkez dezaten, eta Lurralde Lankidetzarako estatu-idazkariak, Gaspar Zarríasek, hiri-sare horren garrantzia azpimarratu du, administrazioen arteko elkarlanerako bultzada baitakar, “guztion artean ekonomia-eredu iraunkorra lortzea helburu den une honetan”.Zarríasek udalen protagonismoaren aldeko apustua egin du, “udalak dira-eta herritarrengandik gertuen daudenak eta haien beharrak hobekien ezagutzen dituztenak”.
Eskabideak aurkeztea
 
Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak eta hautagaitzari lotutako agiriak Teknologia Transferentziaren eta Enpresa Garapenaren Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio, eta telematikoki aurkeztu beharko dira Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren egoitza elektronikoan (http://sede.micinn.gob.es), Ministerioaren Erregistro Elektronikoaren bidez.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)