Garapenerako Elkarlaneko Sailaren helburu nagusia Espainiako Tokiko Gobernuen elkarlanerako borondatea bultzatzea eta bideratzea da.
Horretarako, Udalen eta Aldundien elkarlanerako egituren indartzea bultzatzen du, eta beste aktore batzuekin dauden koordinazio prozesuak sustatzen ditu, laguntzarako hobekuntza koantitatiboa eta koalitatiboa bultzatzeko xedez. Halaber, garapen bidean dauden herrialdeetako maila bereko erakundeekin elkarlanean ari da, udaletako erakundetasunaren indartzean, haien esku jarriz Espainiako Tokiko Gobernuetan, deszentralizazioaren, gobernagarritasunaren eta tokiko autonomiaren alorretan jasotako esperientzia guztia.