FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

_area tematica: Toki Ogasun eta Finantzaketa

Toki Ogasun eta Finantzaketa Sailaren helburu nagusia Espainiako toki erakundeen finantzaketa nahikotasun printzipioz benetan burutzeko beharrezkoak diren baliabideak eta mekanismoak ezartzea da.
Sail horren esparruan burutzen den lana FEMP-ko Asanblada Nagusiak zein Kontseilu Federalak eta Batzorde Exekutiboak Toki Erakundeen Ogasun eta Finantzaketaren alorrean hartu dituzten Ebazpenak garatzera eta  finantza nahikotasun printzipio bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak bultzatzera dago bideraturik.
Zehatzago esanez:

 Azterlanak, proposamenak eta txostenak burutzea.
 Administrazioek  Toki Ogasunak Araupetzen dituen Legearen Testu Baterakoan eta erlazionaturiko arauetan biltzen diren aginduak eta edukiak betetzen dituztela zaintzea.
 Nazio zein nazioarte mailako beste administrazio eta erakunde batzuekin dagoen koordinazioa eta elkarlana bultzatzea eta hobetzea.
 Jarduketa estrategiak proposatzea, diseinatzea, garatzea eta hobetzea finantza eta tributu alorrean.
 Administrazio prozesuen homogeneizazioari buruzko jarduketak sakontzea eta garatzea, Toki Ogasunen alorrean.
 Toki estatistikaren sorrera bultzatzea.    
 Toki Administrazioan hain beharrezkoa den modernizazio prozesuari laguntzea, prestakuntzaren alorrean zein informazioaren sistema eta teknologia berrien aplikazioaren bitartez.                                                                                                                                                                                                                 
 Toki Erakundeei zuzenduriko finantza izaerako jarduketa ildoak diseinatzea eta garatzea, estatu eta Europako Erkidego mailako planen barruan, eta
 Toki Administrazioari zein bertako funtzionarioei zuzendutako finantza zerbitzu eta produktu berriak sustatzea.