Gizarte Zerbitzuak gizarte politika integrala ezartzeko eta ahalik eta gizarte ongizate maila altuena lortzeko oinarrizko tresna dira. Gizarte Zerbitzuen bitartez biztanleriaren sektore bakoitzak dituen behar bereziei bideraturiko programak eramaten dira aurrera.
Bertan, gizartean hain egoera onean ez dauden taldeen integrazioa sustatzeko helburua duten zenbait baliabide, jarduketa eta prestazio biltzen dira, talde horiek beraien bizitza kalitatea eta integrazioa hobetzeko dituzten zailtasunak gainditzen lagunduz.