FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioaren Asanblada Orokorra irailaren 24ean izango da


Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioaren 10. Asanblada Orokorra, zeinean organo nagusiak berrituko diren, irailaren 24ean izango da, Madrilen, Batzorde Exekutiboak Presidenteari egun horretan Asanblada Orokorrerako deialdia egin dezala eskatzea gaur bertan adostu eta gero.


 
EPUFeko Batzorde Exekutiboak hamargarren Asanblada Orokorraren antolakuntzari buruzko xehetasunak aztertu ditu eta, adostu duenez, jardunaldi bakarrekoa izango da, austeritate eta aurrezte arrazoiak medio.
 Goizez, irekiera saioaren eta Mahaikideak hautatu ostean, eztabaidari ekingo zaio eta arratsaldeko lehen ordurako amaitzea espero da. Aldi berean, hautagaitzak aurkezteko prozesua abian jarriko da eta arratsaldean bozka eman ahalko da, presidentea, presidenteordea eta gobernu organoetako gainerako kideak erabakitzeko. Batzorde Exekutiboa eta Kontseilu Federala.
 Asanbladaren zereginak lau lan-mahaitan banatuko dira: Ekonomia eta Tokiko Garapena, Jasangarritasun Soziala, Lurralde Kohesioa eta Zerbitzu Publikoak eta Estatutuak. Mahaien ebazpen-proposamenak osoko bilkuran aztertuko dira.
 Asanblada irailean egiteak; alegia, aurreikusita zegoena baino lehenago, ez du eragingo Federazioari atxikitako Tokiko Erakundeen errolda ixteko eta Asanbladaren errolda onartzeko hasierako epeak aldatzea: uztailaren 31 artekoa izango da atxiki berriak direnentzat eta abuztuaren 31 artekoa, aldiz, Federazioari osoko bilkuran adostutakoaren berri emateko.
 Ebazpen proposamenetan zuzenketak egiteko eskaeraren epea irailaren 12an bukatuko da, aldiz, izen-emate eta botoa eskuordetzeko epea, irailaren 19an.
 Asanblada deialdia eta beharrezko dokumentazioa euskarri informatikoan igorri zaie EPUFi atxikitako Tokiko Erakundeei dagoeneko. Bidalitakoen artean daude izen-emate orria, botoa eskuordetzeko agiria, eguneko gaien zirriborroa, ebazpen proposamenak, ebazpen proposamenei zuzenketak egiteko eskaera-orria, kudeaketa txostena, Federazioaren estatutuak eta asanbladen araubidea.
 
Madrileko Campo de las Nacionesen dagoen IFEMAn egingo da Asanblada; hain zuzen, bertako Iparraldeko Biltzar eta Kongresu Zentroan.

 Asanbladaren web gunea
 EPUFek gaur abiarazi du www.asamblea.femp.esweb gunea, zeinean 10. Asanblada jarraitzeko ezinbesteko informazioa eskuragarri dagoen. Atari horretan daude, besteak beste, albisteak, ekitaldien agenda eta topaldiko parte-hartzaileek behar dituzten agiriak.
 Era berean, prozesua errazte aldera, Asanbladaren bezperan (irailaren 23an) Federazioaren egoitzan akreditazioak eta dokumentazioa jasotzeko zerbitzua eskainiko da.